EuskoTran
Wikipedia(e)tik
EuskoTran Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia sareak kudeatzen dituen garraio enpresa publikoa da. EuskoTrenen barnean dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Tranbia linea ezberdinak
Momentuz martxan dagoen linea bakarra Bilbokoa den arren, etorkizunari begira hainbat linearen eraikuntza aurrikusten da, Eusko Jaurlaritza garraiobide mota hau sustatzearen aldekoa baita; adibidez Gasteiz, Donostia eta Debagoienan.
[aldatu] Bilboko tranbia
Artikulu nagusia: Bilboko tranbia
90. hamarkadaren erdialdera Gasteizen tranbia ezartzeko proiektu bat antolatzen ari zen bitartean, Bilboko Udalak Bilbon tranbia berriz ezartzeko zer nolako aukerak zeuden ikertzen hasi zen. Azkenik 2002an tranbiaren lehen zatia zabaldu zen. Hilabeteak aurrera egin ahala Basurturarte ailegatu zen tranbia.
Azkenik 2002. urtean jarri zen martxan, linea bakarra dauka (Atxuri-Basurto), 4,5 km luze da eta 10-20 minutuko maiztasunez dabil. Ekitaldi bereziak daudenean zerbitzu bereziak jartzen dira, adibidez, Athletic futbol taldearen partiduak daudenean.
Geltokiak honakoak dira:
- Atxuri
- Erribera
- Arriaga
- Abando
- Pio Baroja
- Uribitarte
- Guggenheim
- Abandoibarra
- Euskalduna
- Sabino Arana
- San Mames
- Basurto
[aldatu] Gasteizko Tranbia
Gaur egun Euskotren (Euskotranen jabetza duen elkarte publikoa) enpresa Gasteizko tranbian ere lanean ari da Abetxuko, Lakua eta Ibaiondoko auzoak hiriaren erdialdearekin 13 minutuko bidai batean lotuko dituena.
Tranbia eraikitzeko obrak 2006ko Irailean hasi ziren.
[aldatu] Leioako Tranbia
Bilboko metroaren Leioako geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusa batuko dituen linea eraikiko da. Linea honek Leioako udalerria zeharkatuko du.
[aldatu] Tranbiaren Ezaugarriak
Tranbiaren unitate bakoitzak 192 lagun eraman ditzake, haietatik 50 eserita. Tranbia bakoitzak 25 metroko luzera dauka eta sarrera-irteerako 4 ate alde bakoitzean. Sarrerak nasen maila berean aurkitzen dira, higimen gutxiko pertsonei erraztasunak emanez. Tranbien ezaugarrien artean aipagarriak dira aire girotua, berogailua, informazio panelak eta megafonia. Euskotran kudeatzearen ardura Euskotren elkarteak dauka, Euskadiko garraio publiko gehienak kudeatzen dituena.
[aldatu] Ibilbide turistikoa
Tranbiaren ibilbideak interes turistiko handia du, izan ere gehien bat Bilboko itsasadarraren ertzean ibiltzen baita, Abandoibarrako pasealekuaren ondoan. Atxuritik hasita hiriko zenbait leku interesgarri ikusi daitezke: Arriaga Antzokia, Abandoibarra pasealekua (bertan tranbia belar gainetik dabil), Guggenheim Bilbao Museoa, Euskalduna Jauregia eta San Mames futbol zelaia.