EuskoTren
Wikipedia(e)tik
EuskoTren Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berrietan bidai zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Trenbide sareak Euskal Trenbide Sareak kudeatzen ditu.
Euskotren 1979. urtean sortu zen eta antzina Ferrocarriles Vascos konpainia publikoak ustiatzen zituen trenbideak Eusko Jaurlaritzari eman zizkion Espainiako gobernuak. Donostia eta Bilbo inguruan dauzka trenbide sareak. 1995ean Bilboko metroaa martxan jartzearekin batera, Plentziatik Erandiorako tartea ustiatzeari utzi zion.
Trenbide lineez gain Euskotrenek autobus lineak dauzka, adibidez Bilbo eta Azkorriko hondartza batzen dituena.
Eduki-taula |
[aldatu] Trenbideak
EuskoTrenek hiru tren linea ustiatzen ditu, guztira 181,067 kilometroko luzeerarekin. Hauetatik, 176,562 kilometro elektrifikaturik daude eta 4,505 kilometro elektrifikatu gabe.
Lineak honakoak dira:
Horrez gain, Donostiako gune metropolitarrean zehar dabilen aldirietako linea "Topo" izenaz ere deitua:
[aldatu] Material mugikorra
-Egun erabiliak:
- 3500 seriea (Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineak)
- 200 seriea (Linea guztietan ibili ohi dira, Bilbo eta Lezama artekoan ezik)
- 300 seriea (Bilbo-Lezama eta Bilbo-Donostia-Hendaia linean, bigarren honetan Eskualdeko zerbitzuak betetzen dituelarik)
[aldatu] Zerbitzuari eginiko hobespenak
Eusko Jaurlaritzak tren zerbitzua hobetu nahi du Euskal Autonomia Erkidegoan, horretarako inbertsio handiak egingo dira hurrengo urteotan.
Bizkaian, Durango erdigunea zeharkatzen duen trenbidea lurperatu eta geltoki berria eraikiko da. Geltokiarekin batera Euskotrenen egoitza nagusia eraikiko da Durangoko herrian Zaha Hadid arkitektuaren proiektu baten bitartez. Horrez gain, trenbide bikoitza jarriko da Zornotzatik Zaldibarrerako tartean, horrekin batera tren frekuentzia handiagoak ezarri ahal izango direlarik.
Bilbora Atxuritik sartzen den trenbidea desbideratua izango da, horrela Bilboko iparreko auzoetatik lurpeko trenbide berri bat eraikiko da "Metroaren Hirugarren Linea" izenaz ezaguturikoa. Zerbitzua Euskotrenek kudeatuko du ez Bilboko metroak, dena den, egongo diren frekuentziak metroarenaren antzekoak izango dira. Trenbide honekin batera Bilboko aireportura luzatuko da trena.
Gipuzkoan, Deba Garaiko udalerriak batuko dituen tranbia zerbitzua ezartzea aztertzen ari da EuskoTren. Bestalde orain dela hamarkada batzuk funtzionatzeari utzi zion Urolako trena berrezartzea ere aztertzen ari da. Bilbo eta Donostia bitarteko tartean geltoki berria eraiki da, Lugaritz.
[aldatu] Autobusa
Bizkaian Euskotrenek linea bat dauka Bilbo eskuinaldean, linea hau Bizkaibus erakunde publikoaren barnean sarturik dago eta Creditrans txartela erabil daiteke bidaiatzeko. Gipuzkoan Deba Beherean, Urolan eta kostaldean dauka autobus zerbitzua. Horrez gain, Bilbotik Donostiarako tren zerbitzuarekiko osagarria den autobus linea bat dago.
[aldatu] Funikularra
Euskotrenek Larreinetako Funikularra ustiatzen du.