FEVE
Wikipedia(e)tik
FEVE Ferrocarril Español de Via Estrecha, Espainiar estatuko trenbide sareetan bidai zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Asturias, Bizkaia eta Valentzian daude FEVEren trenbideak.
[aldatu] Bizkaiko sarea
Bizkaian FEVEk aldirietako linea bakarra ustiatzen du, Bilbo eta Balmaseda artekoa. Bilboko mendebaldeko auzoak zeharkatu eta enkarterrietan barrena doa trena. Bilboko Basurtu eta Ametzolako auzoen parean hainbat hobekuntza egin dira azken urteetan, batetik trenbidea lurperatu egin da, eta bestetik geltoki berriak eraiki dira, Ametzolakoa esaterako.
2006. urte hasieratik trenbidea lurperatzeko lanetan ari dira. Lurperatzearekin batera Basurtun geltoki berria eraikiko da, Basurtuko Ospitalearen aurrean.
[aldatu] Lotuneak
[aldatu] Asturiaseko sarea
FEVEk Asturiasen sei linea dauzka guztira. Linea hauek probintziaren erdiguneko hiri eta herririk garrantzitsuenak biltzen dituzte Gijon, Oviedo eta Mieres esaterako. Industria eta mehagintzaren garapenarekin batera eraiki zen aldirietako zerbitzua, Espainian gaur egun dagoen garatuenetakoa da.