Jessica Lange
Wikipedia(e)tik
Jessica Phyllis Lange (1949ko apirilaren 20) Amerikako Estatu Batuetako aktorea, emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.
1976an Dino De Laurentiis zuzendariak King Kong remakean lehen paper garrantzitsua eman zion Jessica Langeri. Estreineko eta ia-ia azken papera izan zen hori, hain gogorrak izan ziren kritikak. Hala ere, The Postman Always Rings Twice filmean kritikei buelta eman zien, eta goraipamenak baino ez zituen jaso.
1982ko haren hurrengo filmetan, Frances eta Tootsie izenekoetan, Oscar sarietarako bi izendapen lortu zuen, lehen eta bigarren aktoreengatik hurrenez hurren. Bigarrenean irabazi zuen. Emakumezko aktore onenaren Oscar saria 1994ko Blue Sky filmarekin erdietsi zuen azkenean.
[aldatu] Filmografia hautatua
- Broken Flowers (2005)
- Don't Come Knocking (2005)
- Big Fish (2003)
- Masked & Anonymous (2003)
- Normal (2003) (TB)
- Prozac Nation (2001)
- Titus (1999)
- Hush (1998)
- A Thousand Acres (1997)
- Rob Roy (1995)
- Losing Isaiah (1995)
- Blue Sky (1994) – Emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi
- O Pioneers! (1992) (TV)
- Cape Fear (1991)
- Music Box (1989) – Emakumezko aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso
- Everybody's All-American (1988)
- Crimes of the Heart (1986)
- Sweet Dreams (1985) – Emakumezko aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso
- Cat on a Hot Tin Roof (1985) (TB)
- Country (1984) – Emakumezko aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso
- Frances (1982) – Emakumezko aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso
- Tootsie (1982) – Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi
- The Postman Always Rings Twice (1981)
- How to Beat the High Co$t of Living (1980)
- All That Jazz (1979)
- King Kong (1976)