Jimmy Carter
Wikipedia(e)tik
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | James Earl Carter | |
Jaiotza data | 1924ko urriaren 1a | |
Jaiotza lekua | Plains, Georgia (AEB) | |
Agintaldi datuak | ||
Zenbakia | AEBtako 39. presidentea | |
Agintaldiaren iraupena |
1977ko urtarrilaren 20tik 1981ko urtarrilaren 20ra arte |
|
Lehen Dama | Rosalynn Smith Carter | |
Aurrekoa | Gerald Ford | |
Ondorengoa | Ronald Reagan | |
Alderdi politikoa | Demokrata | |
Presidenteordea | Walter Mondale | |
Sinadura |
James Earl "Jimmy" Carter (1924ko urriaren 1) Amerikako Estatu Batuetako 39. presidentea izan zen, 1977tik 1981 arte. Hori baino lehen, Georgiako senataria izan zen (1963-1967) eta Georgiako gobernatzailea (1971-1975). Ustekabean demokratek hautagaia aukeratu zuten eta 1976ko hauteskundeetan doi garaitu zuen Gerald Ford.
Boterean, haren lorpen nagusiak energia politikaren sorreran eta gobernuko agentzien finkatzean dautza. Ingurumen gaineko arautegia bultzatu zuen eta emakumei eta gutxiengokoei izugarrizko aupada eman zien gobernuan eta justizia-sisteman postu garrantzitsuenetara iristeko. Kanpoko aferetan, Camp David hitzarmena, Txinarekiko harreman diplomatiko osoen normalizatzea eta SALT II akordioa dira haren lorpen nagusiak. Horretaz gain, giza-eskubideak jarri zituen kanpoko politikako oinarrietan, munduan zehar giza-eskubideen gaineko errespetua aldarrikatuz. Hala ere, Iraneko bahituen krisialdiak, halere, Carterren ospea suntsitu zuen. 444 egunetan saiatu zen bahituak aske utz zitzaten. Karguko azken egunean lortu zuen. Sobiet Batasunak Afganistan inbaditu ostean, Carterrek eskuinera egin zuen: 1980eko Moskuko Olinpiadei boikot egin zien, eta botere militarra berrindartzeari ekin zion.
Ekonomiaren aldetik, interes eta inflazio indizeek gora egin zuten, baita langabeziak ere. Miseria-indizea %50 hazi zen haren agintaldian. Kongresuko demokraten aurka borrokatu zuen, baina ezin izan zuen zerga-sistema aldatu edo osasun plan orokorra burutu. 1980ko hauteskundeetan Ronald Reaganek garaitu zuen.
Postua utzi ondoren, presidente ohia izateak ematen duen ospea erabili du Carterrek nazioarteko gatazka batzuetan bitartekari gisa aritzeko. Carter Center delakoa sortu du, demokrazia eta giza eskubideak bultza ditzan. 2002n, Carterrek Bakearen Nobel Saria jaso zuen, "nazioarteko gatazketan bakean oinarritutako konponbideak bilatzeko ahaleginengatik". Horretaz gain, Habitat for Humanity erakundean parte-hartze handia izan du behartsuek etxeak izan ditzaten. Gaur egun ere proiektu horretan dabil buru belarri.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
---|---|---|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush |