Berlin
Wikipedia(e)tik
Berlin |
|||
---|---|---|---|
Berlin | |||
|
|||
Izen ofiziala | Berlin | ||
Antolaketa | Alemania Berlin - |
||
Posta kodea | 10001-14199 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
52°31′I 13°24′E 34-115 m 891,75 km² 3.396.990 (2005) 3.809 bizt/km² |
||
Sorrera | 1200 inguru | ||
Herritarra | berlindar | ||
Alkatea | Klaus Wowereit (SPD) | ||
www.berlin.de | |||
Berlin Alemaniako hiriburu eta hiririk handiena da. Gaur egun 3,4 milioi biztanle ditu, Bigarren Mundu Gerran zituenak (4,5 milioi) baino gutxiago.
Europar Batasuneko zazpigarren hiririk handiena da eta munduko 80 hiririk handienen artean dago. 1949tik 1990era bitan banatua egon zen: Ekialdeko Berlin eta Mendebaldeko Berlin.
Spree eta Havel ibaien artean dago kokatua, Alemania iparraldean. Brandenburg estatuak inguratzen du guztiz, baina 1920tik estatu federal bat da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1200.a inguruan sortutako bi herri, Berlin eta Cölln, 1307an elkartu eta Berlin izeneko hiri bat sortu zuten, 7000 biztanle zituena.
1415ean Brandenburg-eko hiriburu izendatu zuten,garai hartako Erromatar-Germaniar Inperio Santuko estatuetako bat.
1759an Prusia errusiarren menpe zegoen, Zazpi Urteko Gerraren ondorioz. Brandenburg Prusia barnean zegoenez, Berlin Bigarren Reich-eko hiriburu izan zen (1871. urtean), Prusiarrek Alemania batzea lortu zutenean, Frantziaren eta Austriaren aurkako hainbat gerra irabazi ostan. Honen ondorioz, hiriak hazkunde demografiko handia izan zuen, 1871n 824.484 biztanle izatetik, 1925]ean 4.024.165 izatera igaroz.
Hirugarren Reich-eko hiriburu izan zen eta 1939an biztanleria maximoa lortu zen 4.338.756 biztanlerekin. Inoiz burutuko ez ziren hainbat obra planifikatu ziren. Bonbardaketek hiria erabat deuseztu zuten eta sobietarrek hartu zuten Bigarren Mundu Gerraren amaieran (1945ean). Lau barrutitan banatu zuten Aliatuen administraziopean: Estatu Batuak, Sobietar Batasuna, Erresuma Batua eta Frantzia.
1948an mendebaldeko hiru sektoreak batu egin ziren Alemaniar Errepublika Federala (AEF) sortuz. Sobietar Batasunaren erantzuna ekialdeko sektorea blokeatzea eta Alemaniar Errepublika Demokratikoa (AED) sortzea izan zen 1949an. Honen hiriburua Ekialdeko Berlin zen. Blokeo honek porrot egin zuen RFAren bidez mantendu zen aireko zubiari esker.
1961ean AEDk murru bat eraiki zuen hiriaren bi zatiak banatzeko eta bide batez Mendebaldeko Berlin AED guztitik banatzeko, izan ere, etengabeak ziren ekialdetik mendebalderako migrazioak. Mendebaldeko Berlingo biztanle askok hiria utzi zuten, bai ziurgabetasunagatik eta bai arrazoi ekonomikoengatik, hiriak diru-laguntza handiak bazituen ere, lurralde arerioz inguratutako hiriak ez baitzituen herrialdearen gainerakoak zituen aukera berak eskaintzen. Honek azaltzen du hein batean biztanleriaren gutxitzea.
Berlingo murrua 1989ko azaroaren 9an eraitsi zen, AEDk hiriaren bi zatien arteko joan-etorri askea onartu zuenean. Ia urtebete beranduago desagertu zen AED, AEFrekin bat eginik. Honek Bonnetik Berlinera aldatu zuen hiriburua [[1990]ean. Honela desagertutako errepublikako biztanleak Europar Batasunean sartu ziren.
[aldatu] Banaketa politiko-administratiboa
Berlingo Estatu Federala 12 barrutitan banatzen da 2001etik. Hauetan lehen zeuden 23 barrutiak biltzen dira jarraian azaltzen den eran:
I: Spandau
II: Reinickendorf
III: Charlottenburg + Wilmersdorf
IV: Zehlendorf + Steglitz
V: Tiergarten + Wedding + Mitte*
VI: Schöneberg + Tempelhof
VII: Neukölln
VIII: Pankow* + Prenzlauer Berg* + Weißensee*
IX: Kreuzberg + Friedrichshain*
X: Hohenschönhausen* + Lichtenberg*
XI: Marzahn* + Hellersdorf*
XII: Treptow* + Köpenick*
(*) Mendebaldeko Berlingoak ziren barrutiak
[aldatu] Politika
Berlingo alkatea Klaus Wowereit (SPD) da, PDSrekin koalizioan.
- SPD: 44
- CDU: 35
- PDS: 33
- FDP: 15
- Bündnis 90 / Die Grünen: 14
[aldatu] Kultura
- Berlingo Nazioarteko Zinema-jaialdia: Urtero otsailan ospatzen da Berlinale izeneko jaialdia Postdamer Platz-eko dorren artean. Nazioarteko epaimahai batek aukeratzen ditu Urrezko eta Zilarrezko Hartzaren irabazleak.
- Love Parade: Uda aldean techno musika zaleek Tiergarten parkea zeharkatzen duen desfile erraldoia antolatzen dute. Milioi bat pertsona baino gehiago biltzen da bertan karroza eta koloretako jantzi artean.
[aldatu] Garraioak
Hiru aireportu daude berlinen: Schönefeld (30eko hamarkadan hasi zen lanean eta Alemania zatitzean AEDan geratu zen), Tegel eta Tempelhof, baina hiruren artean Frankfurt am Main eta Municheko aireportuek baino trafiko gutxiago dute.
Tren sistemari dagokionez, eraikitzen ari dira Berlingo Geltoki Zentrala. 1992an hasitako proiektua da, 10.000 milioi euroko aurrekontua duena. 1995ean hasi ziren eraikitzen eta espero da 2006ko udaberrirako amaitzea, hain zuzen, 2006ko Futbol Mundu Koparako.
[aldatu] Biografiak
- Marlene Dietrich (1901-1992), aktore eta abeslaria.
[aldatu] Kanpo loturak
- Webgune Ofiziala
- Berlin Online hiriari buruzko informazioa
- StadtPanoramen Berlin hiriaren ikuspen panoramikoak
- Berlingo argazki historikoak Bigarren Mundu Gerrako suntsipenaren aurreko hiriaren argazkiz osaturiko artxibo zabala
- Alt-Berlin Berlingo mapa historikoak, 1738tik gaur egunera arte
- Berlingo arkitektura
- Estatistikak
- http://www.stadtentwicklung.berlin.de/planen/stadtmodelle/de/extra_fenster_schwarzplaene.shtml Stadtentwicklung] urte ezberdinetako hiriaren planoen konparaketa
- Western Allies Berlin Mendebaldeko aliatuen historia Berlinen 1945etik 1994ra (ingelesez)