Fotosintesi
Wikipedia(e)tik
Fotosintesia gaur egun Lurreko bizitzaren oinarri den erreakzio kimikoen prozesua da. Prozesu honen bidez landareek, algek, eta zenbait bakteriak eguzki argia erabiltzen dute bere inguruko materia inorganikoa bere hazkuntzarako behar duten materia organikoan bihurtzeko. Prozesu hau burutzeko gai diren organismoei fotoautotrofo deitzen zaie.