Gamma Andromedae
Wikipedia(e)tik
Gamma Andromedae (γ And / γ Andromedae) edo Almach (Almaach, Almak edo Alamak) Andromeda kontelazioko izar laukoitza da.
Teleskopio txiki batekin γ Andromedae izar bikoitz bat dela erraz ikus daiteke. Izar nagusia (γ1) +2.13 magnitudeko izar laranja bat da, (γ2)ek +4.84 duen bitartean.
γ2 ere bi izar direla ikus daiteke teleskopio erraldoiekin. Bi izar ñimiño dira, B8 eta A0 motakoak sekuentzia printzipalaren barnean. 61 urteko periodo orbital bat dute. Bi horietako distiratsuena (B8a) ere bikoitza dela badakigu, eta beraz γ2 izar hirukoitza da.