Golda Meir
Wikipedia(e)tik
Golda Meir | |
Karuga: | Israeleko lehen ministroa |
Agintaldiaren iraupena: | 1969 - 1974 |
Aurrekoa: | Levi Eshkol |
Hurrengoa: | Isaac Rabin |
Jaiotze eguna: | 1898ko maiatzaren 3a |
Jaiotze tokia | Kiev, Ukraina |
Heriotza eguna: | 1978ko azaroaren 8a |
Heriotza tokia | Jerusalen |
Lanbidea: | Maisua |
Alderdi politikoa: | Israelgo Alderdi Laborista |
Golda Meir (גּוֹלְדָה מְאִיר), lehen Golda Mabovitch, Israelgo politikari, diplomatiko eta lehen ministroa izan zen, munduko lehenetariko emakumea izanik.
Tsarren Errusian jaioa, juduen aurkako jazarpena zela eta, familiak Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuen. Han, mugimendu sionistako kide egin zen, eta 1921ean Palestinara emigratu zuen bere gizonarekin. Geroago Israelgo estatuaren sorreran parte hartu zuen. Lehen ministro karguak sorpresaz harrapatu zuen, bere aurrekoa zen Levi Eshkol ustekabean hil eta gero. Kargu honetan hainbat arazori egin behar izan zion aurre, hala nola, palestinarren ekintza armatuei (adibidez Municheko Joko Olinpikoetako gertaerak) eta Yon Kipur-eko gerrari.