Guadalupe
Wikipedia(e)tik
Guadalupe (973) |
|
---|---|
Eskualdea | Guadalupe |
Prefetura | Basse-Terre |
Azpiprefeturak | Pointe-à-Pitre Saint-Martin-Saint-Barthélemy |
Biztanleria | 448.713 (2005) |
Dentsitatea | 258 bizt / km² |
Azalera | 1.703 km² |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 43 |
Herriak | 34 |
Departamendu burua |
Victorin Lurel (kontseilu orokorra) Jacques Gillot (eskualde kontseilua) (PS) |
Kontseilu Orokorraren web gunea |
Guadalupe (frantsesez Guadeloupe) Frantziako itsasoz haraindiko departamendua (DOM) eta eskualdea da, Antilletako uhartedi txikia. Hego Amerikako kostatik 600km iparraldera aurkitzen da eta Dominikar Errepublikaren ekialdean.
Prefektura Basse-Terre hirian dago.
Izena Extremaduran (Espainia) dagoen Guadalupe herritik datorkio, Ama Birjina han agertu omen zelako. Guadalupek arabieraz Wad al luben "ibai ezkutua" esan nahi du. Iraganean Karukera izena zuen, "Ur ederen uhartea"
[aldatu] Historia
Guadalupen bizi izan ziren lehenengo pertsonak Arawak amerindiarrak izan ziren, arrantzaz eta nekazaritzaz bizi zen herri baketsua, kristo aurreko 330. urtean. Geroago irla Karibeko indioengatik izan zen inbaditua, gaur egungo Venezuelatik etorriak, eta hauek izan ziren irlari Karukera izena eman ziotenak. Europearrentzat, Guadalupe 1493. urtean izan zen aurkitua Kristobal Kolonen eskutik.
Frantziak 1635. urte inguruan kolonizatu zuten uhartea, eta karibetar indioak bakandu zituzten hauek esplotatzeko saiakera antzuaren ondoren. Afrikako esklabuak eraman zituzten eta azukre kaña sartu zuten uhartean, Guadalupeko errekurtso ekonomiko nagusiena. Esklabizazioaren indargabetzearen ondoren, eta azukre kañaren landaketak utzi ondoren, uhartearen erakargarritasuna erabili zen.
Gaur egun Guadalupeko biztanleria, amerindiar, europar, afrikar eta indiarren nahasketa bat da. Elkarrekin kultura kreolea sortu zuten eta lasaitasunean bizitzea proposatu zuten.
[aldatu] Kanpo loturak
- Guadalupeko eskualde kontseiluaren webgune ofiziala
- Guadalupeko kontseilu orokorraren webgune ofiziala
Frantziako eskualdeak | ||
---|---|---|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Erdialdea • Xanpaina-Ardena • Franche-Comté • Ile-de-France • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Erdialdeko Pirinioak • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Proventza-Alpeak-Côte d'Azur • Rodano-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guiana • Martinika • Reunion |