Ipar hemisferio
Wikipedia(e)tik
Ipar Hemisferioa edozein planeta baina bereziki Lurraren iparraldeko erdia da, hau da, Ekuatoretik iparraldera kokatzen den esfera-erdia.
Hemisferio honetan osorik Europa, Ipar Amerika, Ertamerika eta Asia sarturik daude (leku gutxi batzuk kenduta). Afrika eta Hego Amerikako iparraldeak ere sarturik daude. Lehenengoaren kasuan lur zatirik handiena hemisferio honetan dago.
Munduko biztanleen %90a bertan bizi den arren, hemisferiorik aberatsena dela kontsideratuta dago, herri industrializatu ia guztiak bertan baitaude.