Jingtai lan
Wikipedia(e)tik
Jingtai lan 景泰藍 Txinan, Ming dinastiaren garaian, 1450 inguruan sortu zen esmaltezko eskulana. Kobrezko harien arteko uneetan esmalte urdina paratzen zuten, eta hortik izenaren bukaera (txineraz lan = urdina). Izenaren hasiera Jingtai enperadoreari dagokio, bere erregaldian ospetsu bihurtu baitzen. Gaur egun batik bat beste kolore bizi batzuk erabiltzen dituzte. Ontziak egiten dituzte eskuarki. Esmalteak finkatzeko behin eta berriz margotu eta erregosten dira eskulanak, tradizioaren arabera 7 aldiz.
Kloisone bezala ere ezaguna da.
[aldatu] Historia eta jatorria
Jingtai lan Ekialde Hurbilean sortu zen aspaldi. Byzanziar Inperioan barrena hedatu zen eta handik Zetako bidetik Txinaraino, egun gehien ekoizten duen herriraino.