Mao Zedong
Wikipedia(e)tik
Mao Zedong edo Mao Tse-tung (txinera sinplifikatua: 毛泽东, txinera tradizionala: 毛澤東; Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako presidentea izan zen. Mundu mailako buruzagi komunista.
Bere buruzagitzapean, 1949an, Alderdi Komunistak boterea eskuratu zuen Txina kontinentalean, Chiang Kai-shek-en Kuomitang-eko nazionalistak garaitu ostean (hauek Taiwanera mugatu zuten euren gobernua), Txinako Gerra Zibilari amaiera emanez.
Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismo deritzo, zeina nekazarien paper iraultzailea azpimarratzen baitu, besteak beste. Maoren gobernua, era berean, kanpaina ideologikoek ezaugarritu zuten, eta Aurreranzko Jauzi Handia edota Iraultza Kulturala azpimarratu behar dira.