Marko Emilio Eskauro (Minor)
Wikipedia(e)tik
Marko Emilio Eskauro, latinez Marcus Aemilius Scaurus Berant Errepublikako politikari erromatarra izan zen.
Izen bereko aita gazte galdu zuen Eskaurok. Gaztearen heziketaz lagunak arduratzen ziren. Ponpeio Handiak, arreba dibortziatutakoan ere, Eskauro gaztearengan interesatzen jarraitu zuen.
Hirugarren Gerra Mitridatikoan, Ponpeiok Eskauro tribuno militarra izendatu zuen. Nolanahi ere, Eskauro Judeako kuestorra zen. Garai horretan, Judea probintzia Hirkano eta Aristobulo anaien arteko gerra zibila jasatzen ari zen. Eskaurok Ponpeiori Aristobuloren alde egitea eskatu zion. Aristobulok, ordea, Eskaurori 100 talentoren lapurreta leporatu zion. Ponpeiok Eskaurorengan fidatuz, Hirkanori eman zion Judea.
K. a. 62an, Ponpeio Erromara itzulitakoan, Eskaurok Nabatearen kontra egin zuen gerra. Baina 300 talentoko ordaina jaso ondoren borroka bertan behera geratu zen.
K. a. 58an edil hautatu zuten. K. a. 56an pretor eta hurrengo urtean propraetor izendatu zuten. Lehen Triunbiratoren alde egin bazuen ere, extorsioa leporatu ziotenean, Zizeronek defenditu zuen. K. a. 53an herbesteratu zuten. Herbestean hil zen.