The Rolling Stones
Wikipedia(e)tik
The Rolling Stones 1962an Londresen sortutako rock talde bat da. 1960ko hamarkadako erdirako, taldeak Amerikako Estatu Batuetako hainbat estilo (electric blues delakoa eta estreineko rock 'n' roll-a batik bat) nahastu zuten gitarran oinarritutako soinuarekin. Ondorioa hard rock-en eredua izan zen.
The Beatles taldea baino ez zen ospetsuagorik. The Rolling Stones-ek mutil gaiztoen eta matxinoen irudia hartu zuten, munduko musika talde eraginkorrenetakoa bilakatuz.
[aldatu] Taldekideak
- Mick Jagger - ahotsa, gitarra eta harmonika (1962–)
- Keith Richards - gitarra eta ahotsa (1962–)
- Charlie Watts - bateria (1963–)
- Ron Wood - gitarra (1974–)
[aldatu] Taldekide ohiak
- Brian Jones - gitarra (1962–1969)
- Mick Taylor - gitarra (1969–1974)
- Bill Wyman - baxua(1962–1993)