Zumarraga
Wikipedia(e)tik
Zumarraga |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Zumarraga | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Urola Garaia |
||
Posta kodea | 20700 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
43º04'I - 02º19'M - m 19,42 km² 9.944 (2005) 512,05 bizt/km² |
||
Sorrera | 1661 | ||
Herritarra | zumarragar | ||
Alkatea | Anton Arbulu Ormaetxea (PSE-EE) |
||
www.zumarraga.net | |||
Zumarraga Gipuzkoako Urola Garaia eskualdean kokaturik dagoen herria da, 10.324 biztanlekoa , zumarragarrak. 18,23 km² ditu eta itsasoaren mailarekiko 356,9 metroko garaiera du. Donostiatik 53 kilometrora dago.
Urola ibaiak banantzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Honez gain, Antzuola, Azkoitia, Azpeitia, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Legazpi ere mugakide ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Festa eta ospakizunak
- Uztailaren 2a, Santa Ixabel: Herriko jai garrantzitsuenak. Erromeria ospatzen da Antioko baselizaren inguruan. Goizean ezpata dantza dantzatzen da ermitan. Eguerdian bazkari herrikoia egiten da inguruetan, gehinetan kuadrilan. Eta 8rak aldera herrira jaitsiera egiten da.
- Uztailaren 10a, San Kristobal: Geltokietako auzoko jaiak, asto lasterketak ospatzen dira.
- Abenduaren 13a, Santa Lutzi: Urretxu-Zumarragan antolatzen den urteko feriarik garrantzitsuena. Hainbat leihaketa eta erakusketa antolatzen da, besteak beste, ganadua, errezil sagarrak, ardoa eta kapoiak.
[aldatu] Eskulturak
- Itziar eskultura, Jorge Oteizak bere emaztearen omenez egindakoa. 3 mm zabaleko den altzairuzko irudi abstraktu bat da eta trintxeran dago kokatuta.
- Txistulariei omenezko eskultura. Txistulari baten irudia da eta, hau ere, trintxeran dago.
- Trikitilariei omenezko eskultura. Brontzez eginiko bi trikilariren irudia da eta Elizkaleko biribilgunean kokatuta dago.
- Eitzako frontoian dagoen Pelotaria.
- Miguel Lopez de Legazpi konkistatzailearen eskultura. Euskadi enparantzaren (herriko plaza) erdian dago.
[aldatu] Kultura
Larunbatero herriko plazan azoka ospatzen da. Bertan eguneko produktuak saltzen dira, hala nola, erropa, denetariko janariak e.a.
Urtean bitan Butak elkarteak zineklub zikloak antolatzen ditu. Film ez-komertzialak ematen dituzte bi ostiralean behin gauetan.
[aldatu] Eraikinak
- Antioko ermita. Zumarragako parrokia izan zen XVI. mendean Andre Maria eliza eraiki zen arte. Harriz eta zurez egindako eraikin honek harlanduzko sei zutabe ditu, eta horiexek eusten diote zapaiari. Bi pisu ditu eta goikoa egurrezkoa da. Tronpeta itxurako lehioak ditu, gezilehioak, gotiko estilokoak. Bisita gidatuak antolatzen dira turistentzako.
- Legazpi dorretxea. . Urdaneta hiribidean dago kokatuta. Jauregia hau arriz, egurrez eta zementoz egina dago. Gipuzkoako dorretxerik handiena da hiru pisurekin. Bertan Miguel Lopez de Legazpi bizi izan zen, nahiz eta gaur egun herriko musika eskolaren egoitza den.
[aldatu] Zumarragatar ezagunak
- Migel Lopez Legazpikoa (1502-1572) Filipinen konkistatzailea eta Manilaren fundatzailea
- Josu Jon Imaz (1963-) EAJ-ren burua
- Iñaki Urdangarin (1968-) eskubaloi jokalaria eta Espainiako Cristina infantaren senarra
[aldatu] Mendiak
- Beloki. Herritik ikusten den mendia da. Tontorrean burdinez egindako gurutze handi bat du, bere kanpaitxoarekin. Gailurretik Urretxu eta Zumarragako panoramika paregabeaz gozatu daiteke.
- Izazpi. 973 m.-ko mendia. Berez mendiaren tontorra Ezkio-Itsason kokatuta dago. Tontorretik itsasoa, ikus daiteke egun argitsuetan, paisaia zabalaz gain. Eguraldia lagun bada, baita Pirinioak ere.
- Samiño. 932 m.-ko mendia.
- Argixao. 605 m.-ko mendia.
[aldatu] Kanpo loturak
- Zumarragako udala webgune ofiziala
- Goierriko hitza Eskualdeko berriak egunero
- Lebur Fundazioa Urola Garaiko burdinaren kultura eta natur eta kultur ondarea bultzatzea ditu helburu.
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz-Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |