Fernando II.a Aragoikoa
Wikipedia(e)tik
Fernando II.a Aragoikoa, baita ere Fernando Katolikoa deitua, (Sos del Rey Católico, Zaragoza, 1452ko martxoaren 10 - Madrigalejo, Caceres, 1516ko urtarrilaren 25) Aragoiko erregea zen (1479-1516), baita ere Gaztela, Sizilia (1468-1516), Napoli (1504-1516), Valentzia, Sardinia eta Nafarroakoa (1512-1516) eta Bartzelonako Kondea.
[aldatu] Bizitza
Joan II.a eta bere bigarren emazte Juana Enríquez-en semea. Aragoiko errege 1479 eta 1516 urteen bitartean. Gaztelako errege-kontsorte 1474 eta 1504 bitartean eta Gaztelako Koroako erregente 1507 eta 1516, bere alaba Juana Eroaren gaixotasuna zela eta, Felipe Ederraren heriotza eta gero. Siziliako (1468-1516) eta Napoliko (1504-1516)errege.
Fernandok beaumondarren babesa lortu zuen Nafarroa konkistatzeko 1512an. 1515 Nafarroako Gorteek Aintzinako Erresuma Gaztelako Korora bat zedin adostea lortu zuen, eta erresuma legez Gaztelako zati bihurtu zen ("de facto" hiru urte lehenago konkistatua izan zen arren.