Hizkuntza isolatuak
Wikipedia(e)tik
Bertze hizkuntza bizirekiko ahaidetasun genetiko ezagunik ez duen hizkuntza naturala da hizkuntza isolatua edo uharte-hizkuntza. Honelakoxe hizkuntza da Euskara, eta bai, bertzeak bertze, Ainuikoa, Buruxaskia eta Japoniera.
Ez dira bat, hargatik, egungo hizkuntza isolatu guztiak: historikoki bakartu izan dira batzu, haien ahaide guztiak iraungi-eta, Brasilgo Pirahã hizkuntzaren kasuan bezala, Mura hizkuntza-familiako azken umea baita; dokumentaturik daudenez geroztik hona bakarturik izan dira, aldiz, bertze batzu (Euskara bera, hauen artean).
[aldatu] Hizkuntza isolatuen arrola
Ezagun diren uharte-hizkuntzen arrola da ondokoa, hizkuntzaren izena eta haren erabilgunea bildurik dituena.
Hizkuntza | Non erabiltzen |
---|---|
Adaia | Amerikako Estatu Batuetako Texasen eta Louisianan. |
Aikaná | Brasilgo Rondônia. |
Alagilaka | Amerikako Estatu Batuetako Texasen eta Louisianan. |
Andoquea | Colombian eta Perun. |
Atakapa hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Texasen eta Louisianan. |
Ainuikoa | Japon Iparreko Hokkaidon. |
Baenana | Brasilen. |
Beothuka | Canadako Ternuan. |
Betoia | Colombian. |
Biralea (Ongota) | |
Buruxaskia | Pakistan Iparrean. |
Calusa hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Floridan. |
Camsá | Colombian. |
Canichana | Bolivian. |
Cayubaba | Bolivian. |
Cayusea | Amerikako Estatu Batuetako Oregonen Washingtonen. |
Chimarikoa | Amerikako Estatu Batuetako Californian. |
Chitimacha | Amerikako Estatu Batuetako Louisianan. |
Coahuiltecoa | Amerikako Estatu Batuetako Texasen eta Mexico Ipar-Eguzkialdean. |
Cofána | Colombian eta Ecuadoren. |
Cotonamea | Amerikako Estatu Batuetako Texasen eta Mexico Ipar-Eguzkialdean. |
Cuitlateka | Mexicoko Guerreron. |
Cullea | Perun. |
Elamitikoa | Erresuma Elamitaren hizkuntza zena. |
Esselena | Amerikako Estatu Batuetako Californian. |
Etruskoa | Italia Ipar-Itzalaldeko Etruria haraitzinako herriko hizkuntza zena. |
Euskara | Euskal Herrian |
Gamela | Brasilgo Maranhãon. |
Gorgotoquia | Bolivian. |
Haida hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Alaskan eta Canadako Columbia Britanikoan. |
Huamoéa | Brasilgo Pernambucon. |
Huavea | Mexicoko Oaxacan. |
Iberikoa | Iberiako herri zenbaitetako hizkuntza zena. |
Irantxe hizkuntza | Brasilgo Mato Grosson. |
Itonamaa | Bolivian. |
Jalaa | Nigeria Ipar-Eguzkialdeko hizkuntza. |
Japonesa | Japon. |
Jotía | Venezuelan. |
Jukaghirikoa | Siberian. |
Kalto edo Nahalia | Itzalaldeko Indian. |
Karankawa hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Texasen. |
Kariría | Brasilgo Paraíban, Pernambucon, eta Cearán. |
Karoka | Amerikako Estatu Batuetako Californian. |
Ket hizkuntza | |
Koayá hizkuntza | Brasilgo Rondônian. |
Konomihu hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Californian. |
Koreanikoa | Korea. |
Kukurá hizkuntza | Brasilgo Mato Grosson. |
Kutenai hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Idahon eta Montanan, eta Canadako Columbia Britanikoan. |
Kwadi hizkuntza | |
Kusunda hizkuntza | Nepalgo hizkuntza iraungi-hurrena. |
Laal hizkuntza | . |
Mapudunguna | Chilen eta Argentinan. |
Maratinoa | Ipar-Eguzkialdeko Mexicon. |
Mekejir hizkuntza (Shabo hizkuntza) | . |
Meroitikoa | Meroeko Erresumaren hizkuntza zena. |
Movima hizkuntza | Bolivian. |
Munichi hizkuntza | Perun. |
Nambiquaran hizkuntza | Brasilgo Mato Grosson. |
Naolan hizkuntza | Mexicoko Tamaulipasen. |
Natchez hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Mississippin eta Louisianan. |
Natú hizkuntza | Brasilgo Pernambucon. |
Nivkh hizkuntza edo Gilyak hizkuntza | Amur Ibaiaren beheitian eta Sakhalin Uharteetan. |
Omurano hizkuntza | Perun. |
Otí hizkuntza | Brasilgo São Paulon. |
Pankararú hizkuntza | Brasilgo Pernambucon. |
Pirahã hizkuntza | Brasilen. |
Puquina hizkuntza | Bolivian. |
Quinigua hizkuntza | Mexico Ipar-Eguzkialdean. |
Sabela hizkuntza | Ecuadoren eta Perun. |
Salinan hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Californian. |
Sandawe hizkuntza | . |
Seri hizkuntza | Mexicoko Sonoran. |
Siuslaw hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Oregonen. |
Solano hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Texasen eta Ipar-Eguzkialdeko Mexicon. |
Sumerikoa | Sumeriako hizkuntza zena. |
Taiap hizkuntza | |
Takelma hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Oregonen. |
Tarairiú hizkuntza | Brasilgo Rio Grande do Norten. |
Tarascan hizkuntza | |
Tasmanikoa | Tasmania. |
Tauxiro hizkuntza | Perun. |
Tequiraka hizkuntza | Perun. |
Ticuna hizkuntza | Colombian, Perun, eta Brasilen. |
Timucua hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Floridan eta Georgian. |
Tonkawa hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Texasen. |
Tunica hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Mississippin, Louisianan, eta Arkansasen. |
Warao hizkuntza | Guyanan, Surinamen, eta Venezuelan. |
Waxo hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Californian eta Nevadan. |
Xokó hizkuntza | Spoken in Alagoas and Pernambuco, Brazil. |
Xukurú hizkuntza | Brasilgo Pernambucon eta Paraíban. |
Yámana hizkuntza | Chilen. |
Yana hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Californian. |
Yuchi hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Georgia eta Oklahoman. |
Yuracare hizkuntza | Bolivian. |
Yuri hizkuntza | Colombian eta Brasilen. |
Yurumanguí hizkuntza | Colombian. |
Zuni hizkuntza | Amerikako Estatu Batuetako Mexico Berrian. |