Mikrobiologia
Wikipedia(e)tik
Mikrobiologia da mikrobio edo mikroorganismoak aztertzen dituen Biologiaren adarra, hauek eukariotak izan (onddoak eta protistak) edo prokariotak (bakteriak, protozoak eta birusak). Medikuntzan, aplikazio nagusia gaixotasun kutsakorren arloan dauka.
[aldatu] Historia
- 1546: Jérôme Fracastor-ek gaixotasunen hedatzea germen biziei ("seminaria") egotzi zien.
- 1674an Anton van Leeuwenhoek herbeheretarrak mikroskopio optiko sinplea asmatu zuen
- 1683: Leeuwenhoek-ek lehenengo bakteria deskubritu zuen.
- 1828: Christian Gottfried Ehrenberg-ek "bakteria" hitza erabili zuen lehenengo aldiz.
- 1840: Jacob Henle alemaniarrak eritasunetarako "germenen teoria" iradoki zuen.
- 1857-1876: Louis Pasteur-ek frogatu zuen mikroorganismoek hartzidura laktiko eta alkoholikoan daukaten funtzioa. Hortik, pasteurizazio eta esterilizazio teknikak garatu zituen.
- 1877-1895: Pasteur-ek egiaztatu zuen gaixotasunak mikrobioek eragin ditzaketeela. Txertoen lehendabiziko urratsak ziren.
- 1873-1882: Robert Koch-ek topatu zuen tuberkulosiaren eragilea (Mycobacterium tuberculosis).
- 1884: Hans Christian Gram-ek ekin zien koloreztatze teknika batzuei, bakteriak bi multzo handitan sailkatuz: Gram positiboak eta negatiboak.
- 1928: Alexander Fleming-ek penizilinaren ezaugarri antibakterianoak kausitu zituen.
- 1931: Ernst Ruska-k mikroskopio elektronikoa ideiatu zuen.
- 1940: Selman Waksman-ek beste antibiotiko bat, estreptomizina, aurkitu zuen.
- 1997: Bakteria baten (Escherichia coli) genomaren sekuentzia osoa lehenengo aldiz lortu zuten.