Bit
Wikipedia(e)tik
Biten multiploak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
SI | IEC 60027-2 | |||||
Izena | Ikurra | Multiploa | Izena | Ikurra | Multiploa | |
kilobit | kb | 103 (edo 210) | kibibit | Kib | 210 | |
megabit | Mb | 106 (edo 220) | mebibit | Mib | 220 | |
gigabit | Gb | 109 (edo 230) | gibibit | Gib | 230 | |
terabit | Tb | 1012 (edo 240) | tebibit | Tib | 240 | |
petabit | Pb | 1015 (edo 250) | pebibit | Pib | 250 | |
exabit | Eb | 1018 (edo 260) | exbibit | Eib | 260 | |
zettabit | Zb | 1021 (edo 270) | zebibit | Zib | 270 | |
yottabit | Yb | 1024 (edo 280) | yobibit | Yib | 280 |
Bit bat, informatikako oinarrizko unitate bat da. Bit batek "0" edo "1" egoera logikoa izan dezake; askotan 0-ari gezurrezko egoera eta 1-ari egiazkoa egokitzen zaizko, nahiz eta batzutan alderantziz ere izaten den. Oinarrizko eragiketa logikoak egin daitezke: NOT, AND, OR, NAND, NOR eta XOR. Beraien bitartez, multzokatuz, zenbakiak(osokoak nahiz errealak), karaktereak eta konplexuagoak diren datu egiturak ere errepresentatu daitezke.
[aldatu] Definizioa
Bita Binary digit-en akronimo bat da (digitu bitarra). Bit bat sistema bitarreko digitu bat da.
Zenbakitzeko sistema arruntean hamar digitu erabiltzen ditugun bitartean, sistema bitarrean bi soilik erabiltzen dira, 0 eta 1. Hots, bit batek 0 edo 1 balio har dezake. Bit bat errazago ulertzeko pentsatu dezakegu bonbila bat dela, eta hau, piztuta edo itzalita egon daitekeela.
Halaber, beste gauza asko adierazi ditzake digitu batek: egia edo gezurra, iparra edo hegoa, gizona edo emakumea, irikita edo itxita, e.a. Guk adierazi nahi duguna. Nahikoa da egoeratako bati "0" eta besteari "1" bat esleitzea. Adib: itzalita (0) eta piztuta (1).