G8
Wikipedia(e)tik
Zortzi taldea (G8) munduko estatu industrializatuen koalizioa da: Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Errusia eta Europar Batasuna.
1975 urtean, Valery Giscard D'Estaingek G5 taldea sortu zuen ekonomia eta finantza gaiak era informal batean tratatzeko. Beste modu batean esanda, G8ak ez du egitura berezirik, ez da akordio baten inguruan sorturiko erakunde bat: Estatu buru bilkura bat besterik ez da, non "mundu osoko gaiei buruz" hitzegiten da "era lasai batean".
Urtean behin, G8ak goibilkura bat antolatzen du non estatu buruak eta estatu bakoitzeko nazioarteko goimailako funtzionariak biltzen dira, horrekin batera hainbat bigarren mailako bilera antolatzen dira.
2005eko Martxoaren 10ean, G8ko buruak hauek ziren:
- Kanada: Paul Martin
- Frantzia: Jacques Chirac
- Alemania: Gerhard Schröder
- Italia: Silvio Berlusconi
- Japonia: Junichiro Koizumi
- Errusia: Vladimir Putin
- Erresuma Batua: Tony Blair
- Estatu Batuak: George W. Bush
- Europar Batasuna: Europar Kontseiluaren presidentea, Europar Batzordearen presidentea eta Europar Legebiltzarreko presidentea.
[aldatu] G8aren kideak
G5: Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia G6: Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia G7: Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Kanada G8: Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Kanada eta Errusia
[aldatu] Bilkuraren Egoitzak urtez urte
- 1975 : Rambouillet, Frantzia
- 1976 : Puerto Rico
- 1977 : London, Erresuma Batua
- 1978 : Bonn, Alemania
- 1979 : Tokio, Japonia
- 1980 : Venezia, Italia
- 1981 : Ottawa, Kanada
- 1982 : Versailles, Frantzia
- 1983 : Williamsburg, Estatu Batuak
- 1984 : London, Erresuma Batua
- 1985 : Bonn, Alemania
- 1986 : Tokio, Japonia
- 1987 : Venezia, Italia
- 1988 : Toronto, Kanada
- 1989 : Paris, Frantzia
- 1990 : Houston, Texas, Amerikako Estatu Batuak
- 1991 : London, Erresuma Batua
- 1992 : Munich, Alemania
- 1993 : Tokio, Japonia
- 1994 : Napoli, Italia
- 1995 : Halifax eta Informazio Gizarteari buruzko Bilkura, Bruxela, Belgikan
- 1996 : Lyon, Frantzia
- 1997 : Denver, Amerikako Estatu Batuak
- 1998 : Birmingham, Erresuma Batua
- 1999 : Köln, Alemania
- 2000 : Okinawa, Japonia
- 2001 : Genoba, Italia
- 2002 : Kananaskis, Kanada
- 2003 : Evian, Frantzia
- 2004 : Sea Island, Georgia, Amerikako Estatu Batuak
- 2005 : Gleneagles, Eskozia, Erresuma Batua