Bilbobus
Wikipedia(e)tik
Bilbobus Bilboko udalerri barneko autobus zerbitzua da. TCSA, enpresa publikoak kudeatzen du zerbitzua. 1995. urtean metroa ezarri ostean bidaiari beherakada handia izan zen. Dena dela, egindako berrikuntza eta ezarritako informazio pantaila berriek asko handitu dute berriz ere autobusa erabiltzen duten bilbotarren kopurua. 2005. urtean 26 milioi bidaiari izan dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Bidaiariak | ||
---|---|---|
Urtea | Bidaiariak | |
|
||
1999 | 22.622.032 | |
2000 | 22.729.418 | |
2001 | 23.277.373 | |
2002 | 23.146.360 | |
2003 | 24.092.925 | |
2004 | 25.517.892 | |
2005 | 26.086.405 |
Bilbobusek lau bidaitxartel mota eskaintzen ditu. Ohikoenen artean bidai arrunta eta Creditrans txartelarekin eginiko bidaia daude. Horrez gain, diru sarrera gutxi duten pertsonentzako obaridun bidaitxartel bereziak daude. Mota honetako txartela duten pertsonek, dohainik joan daitezke autobusean, edota bidaiaren erdia ordaindu, kasuaren arabera.
Auzo ezberdinen arteko bidaiak errazteko, neurriak ezarrita daude. Esaterako, autobus linea bat hartu eta autobus linea hori ez den beste edozein ordubete baten aurretik hartuz gero, bigarren bidai hori dohanik ateratzen da. Neurri hau euren helmugara iristeko bi autobus hartu behar duten pertsonentzako da bereziki baliagarria.
[aldatu] Prezioak
2006ko urtarrilaren 1ean ezarritako tarifen arabera, bidai mota ezberdinen prezioak honakoak dira:
- Bidai arrunta: 1,05 euro
- Creditrans txartelarekin eginiko bidaia: 0,51 euro
- Hobaridun txartela: 0,25 euro
[aldatu] Ordutegia
Autobusen ordutegiak lineatik lineara aldatu egiten dira. Lehenak 05:30 eta 06:30ak bitarte ateratzen dira eta azkenak 22:00ak eta 23:00 bitarte. Ostiraletan eta larunbatetan Gautxori zerbitzua dago, eta horregaitik autobusak beranduagorarte eskaintzen dute zerbitzua. Ohiko autobusak 23:00etan bukatzen dira, eta gautxori zerbitzua 00:00etan hasten da. Ostiraletan 02:00ak arte, eta Larunbatetan gau osoan.
[aldatu] Jakingarriak
- Autobusen %80ak elbarri edota edadetuen mugikortasuna errazten duten neurriak ezarrita dauzkate, zoru baxuak eta arrapalak.
- Autobusek %30ak biodiesel erregaieko motorrak erabiltzen dituzte.
- Bilbusek guztira 440 geraleku ezberdin dauzka eta 228 markesina.
- Bilbobusek 139 autobus dauzka.
- 227 euskarri informatibo dauzka.
- Autobus ezberdinak etortzeko GPS zenbat denbora falta den adierazten duten 64 TIP aparailu daude.
[aldatu] Lineak
Guztira 37 linea daude gaur egun.
- 01 Arangoiti - Plaza Biribila
- 03 Plaza Biribila - Otxarkoaga
- 10 San Ignazio - Plaza Biribila
- 11 Deustu - Atxuri
- 13 San Ignazio - Txurdinaga
- 18 San Ignazio - Otxarkoaga
- 22 Sarrikue - Atxuri
- 26 Uribarri - Basurtu/Termibus
- 30 Txurdinaga - Miribilla
- 34 Otxarkoaga - Santutxu
- 38 Otxarkoaga - Basurtu/Termibus
- 40 Santutxu - Plaza Biribila
- 43 Garaizar - Santutxu
- 48 Santutxu - Ospitalea
- 50 Buia - Plaza Biribila
- 56 Abusu - Jesusen Bihotza
- 57 Miribilla - Ospitalea
- 58 Mintegitxueta - Atxuri
- 62 Jesusen Bihotza - Arabella
- 71 Miribilla - San Ignazio
- 72 Larraskitu - Gazteleku
- 75 San Adrian - Atxuri
- 77 Peñascal - Mina del Morro
- 80 Altamira - Termibus
- 85 Zazpi Landa - Atxuri
- 88 Kastrexana - Indautxu
[aldatu] Mikrobus lineak
- A1 Jasokunde - Plaza Biribila
- A2 Solokoetxe - Plaza Biribila
- A3 Olabeaga - Moiua Plaza
- A4 Zorrotzaurre - Deustu
- A5 Prim - Plaza Biribila
- A6 Arangoiti - San Pedro Plaza
[aldatu] Gautxori lineak
- G1 Arabella - Moiua Plaza
- G2 Otxarkoaga - Plaza Biribila
- G3 Uretamendi - Plaza Biribila
- G4 Abusu - Plaza Biribila
- G5 San Adrian/Miribilla - Plaza Biribila
- G6 Altamira/Zazpilanda - Plaza Biribila
[aldatu] Linearik erabilienak 2005ean
- 56 Abusu - Jesusen Bihotza -> 1.914.374 bidaiari
- 85 Zazpi Landa - Atxuri -> 1.854.870 bidaiari
- 03 Plaza Biribila - Otxarkoaga -> 1.767.680 bidaiari
- 13 San Ignazio - Txurdinaga -> 1.702.748 bidaiari
- 27 Arabella - Betolatza -> 1.663.328 bidaiari
[aldatu] Kanpo loturak
- Bilbobus
- Bilbobus-eko ibilbideak denbora errealean
- Bilbobus-eko ibilbideak denbora errealean sakeleko telefonoaren bitartez
- Transportes Colectivos S.A.
Bilboko garraio publikoa | ||
---|---|---|
Artxandako funikularra • Bilbobus • Bilboko metroa • Bizkaibus • Bizkaiko Zubia • EuskoTran • EuskoTren • FEVE • Renfe Aldiriak |