Alonsotegi
Wikipedia(e)tik
Alonsotegi |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Alonsotegi | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
Posta kodea | 480xx | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- - m 21 km² 2.626 (2005) 125,04 bizt/km² |
||
Herritarra | alonsotegitar | ||
Alkatea | Gabino Martinez de Arenaza (EAJ) | ||
[{{{webgunea}}}] | |||
Alonsotegi Bizkaiko udalerria da. Bilbo Handiko eskualdean kokatuta dago. 21 kilometro karratuko zabalera dauka. Alonsotegiko hiriguneaz gain, Arbuio eta Irauregiko auzoak dira nabarmengarri.
[aldatu] Inguru Naturala eta historia
Mendebaldean Gueñeseko herriarekin egiten du muga. Eta iparraldean Barakaldo eta Bilbaorekin. Kadagua ibaiaren ondoan kokatuta dago Pagasarri eta Ganekogorta mendien pean.
Historian zehar, Arrigorriaga eta Barakaldoko udalerren zati izan da, bere independentzia 1991. urtean lortu zuen arte.
[aldatu] Hauteskundeak
Gabino Martinez de Arenaza, (EAJ), da Alonsotegiko alkatea, 2003ko hauteskundeetan gehiengo absolutoa lortu eta gero.2003ko hauteskundeetan EAJk 7 zinegotzi lortu zituen, AE herri ekimenak 2, EAk 1 eta PSOEek 1.
Boto kopuruari dagokionean, EAJk 824 boto lortu zituen, AE herri ekimenak 316, EAk 232 eta PSOEk 154. Baliogabeko botoak 226 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 10. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.