Galdakao
Wikipedia(e)tik
Galdakao |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Galdakao | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
Posta kodea | 48960 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- - m 31,7 km² 29.594 (2005) 933,56 bizt/km² |
||
Herritarra | galdakoztar | ||
Alkatea | Joseba Escribano Etxebarria (EAJ) | ||
www.galdakao.net | |||
Galdakao Bizkaiko udalerria da, Nerbioi Ibarrean (Bilbo Handia) dagoena. Bilboko gune metropolitarreko herririk ekialdekoena da.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta klima
Galdakao, Bilbo Handian kokatzen da, Gangurengo mendizerraren pean. Orokorrean erliebea malkartsua da eta altuera ertaineko mendixka ugari ageri da. Mendixka horien artean, nabarmenenak dira Arrezurriaga (329 m), Txispamendi (221 m) eta Santa María (476 m). Udalerriaren hegoaldean bestalde, Upo mendia (556 m) eta Mandoia mendia (640 m) ageri dira.
Galdakaok Zamudio, Lezama eta Larrabetzurekin egiten du muga iparraldean, hegoaldean Zaratamo eta Zeberiorekin, ekialdean Amorebieta-Etxano, Lemoa eta Bediarekin eta mendebaldean Etxebarri eta Basaurirekin.
[aldatu] Klima
Galdakaoko klima, ozeaniko hezea da, korrente bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar temperatura lasaiekin. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Dena dela, bai uda zein neguetan egun oso hotzak eta termometroa 40ºC-tik gora igotzen den egunak badaude. Bataz besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7koa neguan.
Urteko prezipitazioa 1200mm ingurukoa da, urtean zehar homogeneoki banatuta, baina gehienbat neguan udan baino euri gehiago egiten du. Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du, 1983ko uholdeek kalte handiak eragin zituzten Galdakaoko udalerriaren behekaldeko guneetan.
[aldatu] Auzoak
Galdakaok 31,7 kilometroko azalera dauka, gune nagusi bat nabarmentzen da, eta honen inguruan banandutako auzo ugari. Gutxi gora behera, Galdakao erdigunean 24.000 biztanle inguru bizi dira (udalerriko biztanleriaren %80a). Banandutako guneetatik garrantzitsuena, Usansoloko auzoa da, 2.500 biztanle ingururekin.
Auzoak honakoak dira:
*Aperribai | *Elexalde | *Tximelarre goikoa | |||
*Arteta | *Erletxe | *Urreta | |||
*Bekea | *Muguru | *Usansolo | |||
*Bengoetxe | *Olabarrieta-Txistulanda | ||||
*Berezikoetxe | *Tximelarre Bekoa |
[aldatu] Biografiak
- Julen Gabiria (1973-), idazlea.