Ibarrangelu
Wikipedia(e)tik
Ibarrangelu |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Ibarrangelu | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Gernika-Bermeo |
||
Posta kodea | 48311 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
-43º 23' I - 2º 38' M - m 15,6 km² 570 (2005) 36,53 bizt/km² |
||
Herritarra | ibarrangelutar | ||
Alkatea | Kerman Meaurio Arrate EAJ | ||
[{{{webgunea}}}] | |||
Ibarrangelu Bizkaiko Gernika-Bermeo eskualdeko udalerria da. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago.2005. urtean 570 biztanle zituen. Laga eta Laidako hondartzak udalerri hontan aurkitzen dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta Klima
Iparraldean Elantxobeko udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Eako udalerriarekin, eta hegoaldean Gautegiz-Arteaga eta Ereñoko udalerriekin. Udalerri hau Urdaibaiko biosferaren erretserbaren barnean aurkitzen, Arbolizeko auzoa izan ezik.
Herriaren erditik hiru kilometrora aurkitzen da Lagako hondartza, eta zazpi kilometrora Laidakoa. Ibinagako auzoan, Elantxobera doan errepidetik behera harrizko hondartza bat topa dezakegu, Ibinagako Lapatza deritzona.
[aldatu] Klima
Ibarrangeluko klima ozeaniko hezea da, korrente bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar temperatura lasaiekin. Ipar eta Iparmendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan zehar. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrukaldeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.
[aldatu] Auzoak
Herriko gune nagusia Elexaldeko eta Ibinagako auzoak biltzen dituen haranean aurkitzen da, bertan udaletxea, San Andres eliza eta herriaren zerbitzu nagusiak biltzen dira. Lagako hondartzara doan ibaiak eta errepideak bitan banatzen dute harana.
Banandutako auzo ugari dago Akorda, Merru, Lastarri eta Gendika esaterako. Horietatik garrantzitsuena Akordako auzoa da, guztira 81 biztanle bizi dira bertan.
[aldatu] Auzo guztiak
Arboliz, Akorda, Antzora, Durukiz, Elexalde, Gametxo, Gendika, Ibaeta, Ibinaga, Laga, Laida, Lastarri eta Merru.
[aldatu] Historia
Nekazaritzarekin egon da beti loturik herriaren historioa. San Andreseko elizaren inguruan eraikitako herrixkak, 1.400 biztanle izatera heldu zen. Dena dela, iraultza industriala garatuaz batera, herriko biztanle askok, hiri handietara jo zuten, etorkizun hobe baten bila. Hasieran migrazio hauek Gernikara bideratu ziren, izan ere, Ibarrangelu Gernikatik hamalau kilometrora baino ez dago. XX. mendeak aurrera egin ahala ordea migrazio fluxuak Bilbo eta inguruko herrietara bideratu ziren.
1858. urtean, Ibarrangeluren auzo izandako Elantxobe herritik banandu zen, udalerri independiente bihurtuz. Horrela, arrantza herriaren iharduera ekonomiko nagusi izateari utzi zion. Ia 150 urtez banandurik egon arren, bi herrien arteko lotura oraindik oso handia da.
Azken hamabost urteetan biztanleria gorantz joan da pixkanaka, eta etxebizitza ugari eraiki da, gehienak, udarako bigarren etxebizitzak direlarik. Dena dela, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBKk Bizkaia mailan gazteentzako etxebizitzak eraikitzeko planaren barnean, hogei etxebizitza eraikiko dira herrian. Horrek biztanle gehiagoren erroldatzea eragin du.
Horrez gain, zerbitzu eta azpiegitura berriek herritarren bizimodua hobetu dute. Adibidez, 1990. hamarkada bukaeran eraiki ziren espaloiek, edota 2007. urterako eraikiko den frontoi estali berriak. Horrez gain, 2003. urtetik aurrera herriko ur zikinak ez dira itsasora isurtzen, Aldundiak diruz lagunduriko araztegi bat inauguratu ostean.
Gaur egun, sektore ekonomiko berriak sustatzen ari dira, nekazalturismoa esaterako. Horretan dihardute Arboliz eta Gametxoko auzoetan bi hostal txikik.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Biztanleriaren bilakaera | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
|
||
1857 | 1.066 | |
1860 | 1.269 | |
1877 | 1.220 | |
1887 | 1.386 | |
1897 | 1.423 | |
1900 | 1.360 | |
1910 | 1.337 | |
1920 | 1.409 | |
1930 | 1.315 | |
1940 | 1.323 | |
1950 | 1.203 | |
1960 | 1.011 | |
1970 | 868 | |
1981 | 499 | |
1986 | 551 | |
1991 | 506 | |
1996 | 525 | |
2001 | 538 |
XX. mende hasierararte Ibarrangelu Bizkaiko herri nahiko garrantzitsua izan zen, kostaldeko portu nagusienen artean aurkitzen zelarik (gaur egun herri independiente den Elantxobe herriaren zati zenean. XX. mendearen hasieran, herriak 1.400 bat biztanle zeuzkan, baina industria iraultzak eragindako migrazioek, erdira murriztu zuten kopuru hori.
Biztanleria mende osoan zehar egon zen beheranzko norabidean, hala ere, beherantzko joera gerra zibilaren ostean nabarmendu zen gehienbat. Punturik baxuena 1981. urtean lortu zen, urte hartan herrian 499 biztanle baino ez zeuden erroldaturik, mende hasieran baino %60 gutxiago. Ordutik biztanleria igotzen joan da urtetik urtera, horrela, gaur egun 570 biztanle daude.
Gaur egun familiek mende hasieran baino kide gutxiago dituzte, horrela, naiz eta 1900ean baino etxebizitza kopuru askoz handiagoa egon, biztanleria erdira murriztu da. Horrez gain, etxebizitza asko udan bakarrik erabiltzen dira, izan ere, udan zehar herriko biztanleria hirukoiztu egiten da, Bizkaiko kostaldeko herri askotan gertatzen den moduan. Horrek zerbitzuetan arazoak sortzen ditu, izan ere, normalean neguan bizi izaten den biztanleriari egokiturik egon ohi dira.
Biztanleriaren egiturari dagokionez, adin nagusiko biztanleria da nagusi, zahartze prozesua nahiko nabarmena izan delarik. Antzina umez beterik zegoen eskola, gaur egun hutsik dago. Azken urteetan dena den, Kultur Etxe bat egokitu da bertan eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin KZgune bat, teknologia berriak herri txikietara ekartzeko asmoarekin.
Azken urteetan eraikuntzak garrantzia hartu du herrian, hainbat txalet eta etxebizitza eraiki dira, gehienbat udarako etxebizitzak. Baina baita babes-ofizialeko etxebizitzak ere.
[aldatu] Gehiago jakiteko
[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak
Herria Bilbo eta Gernikarekin batzen duten Bizkaibus konpainiaren autobus zerbitzua dago, herritik bi orduoro igarotzen dena. Uztaila eta Abuztuan zehar gainera Gernika eta Elantxobe arteko autobus zerbitzu berezia jartzen da, Laga eta Laidako hondartzetatik zehar ibilbidea duena.
Inguruko herriek bezala, Ibarrangeluko biztanleak daukaten garraio zerbitzu eskasaz kexu dira. Dena den, Bizkaian biztanle gutxien duen gunea izateagatik zaila izango litzateke frekuentzia gehiago jartzea.
Autobusaz gain, udako bi hilabeteetan, Laida, Mundaka eta Busturia arteko itsaontzi zerbitzua egoten da. Dena dela, zerbitzua eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik ibiltzen da.
[aldatu] Jaiak
Ibarrangeluko herriak bi jaiegun dauzka urtean zehar:
- Corpus Christi eguna, Ekainean.
- Ander Deuna, Azaroaren 30a.