Berango
Wikipedia(e)tik
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Berango Bizkaiko udalerria da. Uribe Kosta eta Bilbo Handia eskualdeen artean dago. Sopela, Urduliz, Erandio eta Getxoko udalerriekin muga egiten du, 8,9 km² hedadura duelarik. 2005eko urtarrilean 5.925 biztanle zituen.
[aldatu] Paisaia
Munarrikolanda (256 m.), Saiherri (197 m.) eta Agirremendi (154 m.) bezalako muinoak baino ez dira nabarmentzen. Gobela ibaiak zeharkatzen du udalerriaren zati bat, eta Abrako Badian itsasoratzen da. Larrañazubi errekastoaren eta hainbat iturri naturalen urak ere bereganatzen ditu ibai honek.
Berangok Gernikako Juntetan eserlekua izan zuen. Otxandategi, Uriarte eta Basagoiti dorretxeak dira bere eraikin nabarmengarrienak, Santo Domingo de Guzmán eliza barrokoaz gainera.
- * *