Ondarroa
Wikipedia(e)tik
Ondarroa |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Ondarroa | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Lea-Artibai |
||
Posta kodea | 48.700 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
43º 19' 50´´ I - 2º 25' 40´´ M 1 m 3,6 km² 9.435 (2005) 2.620,3 bizt/km² |
||
Sorrera | 1327 irailaren 28 hiri gutuna | ||
Herritarra | ondarroar (ondarrutar) | ||
Alkatea | Aitor Maruri Txurruka (EAJ) | ||
www.ondarroa.net | |||
Ondarroa Bizkaiko udalerria da, Lea-Artibai eskualdean kokatuta dagoena. Bilbotik 60 km-ra dago, eta mugakideak Berriatua (mendebal eta hegoaldean) eta Mutriku ditu.
Itsasoarekin ditu lotuta herriak lan-aktibitate nagusiak: arrantza-portua, arrain-kontserbak, untzigintza eta untzi-konponketa eta mantenimendua.
1996an, 10.065 biztanle zituen, euskal hiztunak 8.363 izanda (%83 inguru). UEMA mankomunitate euskaldunean sartuta dago udalerria.
Eduki-taula |
[aldatu] Kultura
- Alkoholiko Anonimoen Urteurrena: 1970ean sortutako herriko talde hau Bizkaiko zaharrenetarikoa da. “Edateari utzi nahi badiozu, zatoz gugana”, lelopean, maiatzaren lehenengo hamabostaldian prebentzino jardunaldiak antolatzen dituzte.
- Arranondo Kultur Alkartearen Urteurrena: Maiatzean ospatzen dute, hitzaldi eta ekitaldi bereziak antolatuz.
- Euskal Herriko Txistularien Kontzertua: "Ondarroako Txistulari Elkarteak" 1998tik urtero antolatzen du, ekainean eta Andra Mari Elizan. Txistulariekin batera, "Kantaize" Ondarroako Orfeoia aritzen da lanean, baita metal boskotea, herriko dantzariak eta bertsolariak.
- Kafe-Antzerki Jardunaldiak: Udala 1992an hasi zen Jardunaldi hauek antolatzen Txo! Antzerki Kolektiboaren iniziatibaz.
- Kafe Antzokia: 2001eko apiriletik martxan, Zenbat Gara elkartearen ekimenari esker.
- Kresala Kultur Elkartearen Astea: 1964an sortu zen elkartea. Urtero, maiatzaren bigarren hamabostaldian, urte osoan zehar landutako ikastaroak kalera ateratzen ditu: dantza taldea, musika banda, trikitilari taldea, kitarra taldea, txistulari taldea, txalaparta taldea, umeen abesbatza...
- Ondarroa Hiribilduaren 675. urteurrena: 2002ko irailaren 28an 675 urte bete zituen herriak. Herri Batzorde berezia sortu zuten urteurrena ospatzeko, Erdi aroko azoka antolatuz. Lortutako partaidetza eta arrakasta ikusirik, bi urtean behin ospatzea erabaki zuten.
- Pedro Maria Unanue Musikaldia: Tenore ospetsuaren omenez, Udalak "Unanue Fundazioa" eta "Unanue Udal Musika Eskola"rekin batera urtero antolatzen du, uztailean. Bertan, musika klasikoaren emanaldiak eskaintzen dituzte.
[aldatu] Hedabideak
- Bolo-Bolo hiruhilabetekaria. 1998an kaleratu zuten lehenengo zenbakia, 2005ean azkena.
- Hamaika Barri. Lea-Artibaiko aldizkari digitala
- Lea-Artibaiko Hitza. "Berria" egunkaritik abiatutako gehigarria.
- Ondarroa urtekaria. Agustin Zubikaraik 1982tik abian jarritakoa, "Ondarroako Historia Zaleak" taldeak jarraituta.
- Radixu Irratia. 105.5 FM. 1991an sortua.
[aldatu] Herritar ezagunak
- Pedro Maria Unanue (1814-1846). Tenorea.
- Txomin Agirre Idazlea (1864-1920) , lehen euskal nobelagilea.
- Agustin Zubikarai (1914-2004). Kazetaria, idazlea, bereziki antzerkigintzan nabarmendu zen. Herri ohiturak eta hizkera ikertu zituen.
- Kirmen Uribe(1970). Poeta. Bere lehen poesia lanak (Bitartean heldu eskutik, Susa, 2000) arrakasta handia ekarri zion. Bere hainbat poema itzuli dira atzerriko hizkuntzetara. Bestalde, Bar Puerto eta Zaharregia, txikiegia agian ikuskizunen egile ere bada, Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalekin batera, besteak beste.