Sopela
Wikipedia(e)tik
Sopela |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Sopelana | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Uribe Kosta |
||
Posta kodea | 48600 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
43º 23' I - 2º 59' M 30 m 8,4 km² 11.503 (2005) 1.369,4 bizt/km² |
||
Herritarra | sopeloztarra, sopelaztarra | ||
Alkatea | Imanol Garai (EAJ) | ||
www.sopelana.net | |||
Sopela Bizkaiko udalerria da. Nahiz eta euskaltzaindiak Sopela dela aitortu[1] udalaren izen ofiziala Sopelana da euskeraz eta gazteleraz, eta jentilizioa sopelanatarra. Euskaraz erabili ohi den jentilizioa sopeloztarra edo sopelaztarra da.
[aldatu] Geografia
Sopela kostaldeko herria da. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kantauriar itsasoa dauka; Barinatxe, Arrietara, Atxabiribil eta Meñakoz hondartzak (mendebaldetik ekialdera) itsasorantz joz. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin dauka muga, tartean Urkogane, Sopelabaso eta Saiherri mendi baxuak daudelarik. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da, Santa Mariñeko haitza konpartitzen dutelarik, eta ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.
Udaletxea gaur egun herriguneko zentrutzat hartzen da eta 23º 22' 54''I - 2º 58' 51,5''M dira bere koordenatuak.
[aldatu] Demografia
Biztanleriaren bilakaera | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
|
||
1900 | 841 | |
1910 | 915 | |
1920 | 1.066 | |
1930 | 1.353 | |
1940 | 1.432 | |
1950 | 1.459 | |
1960 | 1.836 | |
1970 | 2.408 | |
1980 | 6.271 | |
1990 | 7.886 | |
1999 | 10.002 |
Gaur egun, 2005an 11.500 biztanle inguru bizi dira herrian. Baina kopuru hau etengabe igotzen doa bertan gertatzen ari den espekulazio inmobiliario handia dela eta.
Espekulazio honen eredu garbia zoruaren prezio altua (3.600 €/m2) egotearena da etxe huts kopuru handia dagoen bitartean (1.589 2004).
[aldatu] Jaiak
Sopelako patroi nagusia Pedro Deun da, herrigunean dagoen elizarena baita (ekainaren 29) eta Larrabasterra auzoko patroia Karmengo Ama, bertan dagoen baseliza dela eta (uztailaren 16). Hala ere, beste bi baselizek euren patroia eta jaia ere badaukate, Santa Mariñek uztailaren 18an (arrazoi politikoak zirela eta 20ra atzeratu zena) eta Ander Deunak azaroaren 30an. Hoietaz gain, patroien omenez ez diren hainbat jai ere daude: Euskararen eguna, Erdi-Aroko Azoka, koadrilen eguna...
- ↑ Ikus Euskaltzaindiaren araua
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |