Erandio
Wikipedia(e)tik
Erandio |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Erandio | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
Posta kodea | 48950 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
43º 17' 28" I - 2º 56' 53" E 19 m 17,56 km² 23.058 (2003) 1.313 bizt/km² |
||
Herritarra | erandiotar | ||
Alkatea | Mikel Arieta-Araunabeña (EAJ) | ||
www.erandioko-udala.net | |||
Erandio Bizkaiko udalerria da, Bilboko itsasadarraren eskubialdean kokaturik dagoena. 2003.eko urtarrilaren 15ean burutako erroldaren arabera 23.058 biztanle bizi dira Erandion, hoietariko 11.386 gizonezkoak eta 11.672 emakumezkoak izanik.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapen geografikoa
Mugei dagokionez: iparraldetik Urduliz, Laukiz eta Berango dauzka mugatzat, hegoaldetik Bilbo, ekialdetik Loiu eta Sondika eta mendebaldetik Leioa, Getxo eta Bilboko itsasadarra.
[aldatu] Herrigune eta auzoak
Erandio ondorengo entitate historiko edo herriguneek osatzen dute:
- Altzaga (9.969 biztanle)
- Astrabudua (10.237 biz.)
- Erandio Goikoa (1.008 biz.)
- Goierri (476 biz.)
- Lutxana-Enekuri (378 biz.)
- Asua-Lauroeta (392 biz.)
[aldatu] Komunikazioak
Bilbo eta Getxotik 8 kilometrora dago Erandio. Bi hiri horien artea egoteak eta XX. mendean zehar herriak pairatutako industria-garapen handiak sortutako hainbat behar eta premia ezberdinek, komunikazio egokiak sortaraztera bultzatu zuten udala. Horren ondorio, Erandiok komunikazio onak dauzka.
Hainbat autobus konpainiak ekartzen gaitu herriraino. Gainera, Bilboko metroari esker, ibilgailu pilaketa arazoei erantzuna eman zaie baita bidaiariei askatasun gehiago ere herria utzi edo herrira hurbiltzerako orduan.
[aldatu] Historia
[aldatu] Biografiak
- Ramon Rubial (1906-1999), politikaria.
[aldatu] Jai eta ospakizunak
- Ekainaren 11: Berbabe Deuna. Fano Auzunea.
- Ekainaren 13: San Antonio. Goierri.
- Ekainaren 29: San Pedro. Kukularra.
- Uztailaren 3: San Trifon. Arriaga.
- Uztailaren 10: Kristobal Deuna. Goierri.
- Uztaileko bigarren hamabostaldia: Asua.
- Abuztuaren 10: San Lorenzo. Astrabudua.
- Abuztuaren 15: Andra Mari. Erandio Goikoa.
- Abuztuaren 17-18: Santimami.
- Abuztuaren 28: Agustin Deuna. Altzaga.
- Iraileko lehen astea: Enekuri.
- Iraileko hirugarren astea: Lutxana