Gordexola
Wikipedia(e)tik
Gordexola |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Gordexola | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Enkarterriak |
||
Posta kodea | - | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- - m 41 km² 1.511 (2001) 6857,08 bizt/km² |
||
Herritarra | gordexolatar | ||
Alkatea | Eusebio Rodriguez Intxaurtza (EAJ) |
||
www.gordexola.net | |||
Gordexola Bizkaiko herria da, Enkarterri eskualdean kokatuta dagoena.
Mugakideak hauexek ditu: Ekialdean Okondo (Araba), hego-ekialdean Llanteno harana (Araba), hegoaldean Artziniega (Araba), hego-mendebaldean Mena harana (Burgos), eta iparraldean Zalla eta Gueñes (Bizkaia).
Herrerias/Ibalzibar ibaiak Gordexolako ibarra zeharkatzen du.
[aldatu] Elkarteak
- A.DE.BU.EN.: Enkarterriko Astoa Defendatzeko Elkartea, 1996tik lanean.
- Argizka Emakumeen Elkartea: 1999tik martxan dagoena.
- Beraskola Kirol Kultur Elkartea: Mendizaleen taldea, batez ere.
- Club Cicloturista Gordexola: Txirrindularien elkartea. Gerardo Ibarguen da presidentea.
- Club Deportivo Gordexola: Batik bat futbol taldearen taldea.
- Gordexola Aurrera: Gazte kristauen herriko elkartea.
- Gordexola Saskibaloi Taldea: 1993an sortua.
- Gurasoak: Eduardo Eskartzaga LHIko Ikasleen Gurasoen Elkartea.
- Hodoibaltza: Euskaldunen elkartea, 2003an "Euskaldunon Egunkaria"ren itxiera dela-eta abiatua.
- Ibalzibar Jubilatuen Elkartea: 1988an sortua.
- Isasiko Ama Abesbatza: 1977an jaioa.
- Ligorria: Athletic-zaleen taldea.
- Muxarra Taldea: Gordexolako gaztetxoen aisialdi elkartea.
[aldatu] Gordexolatar ezagunak
- Ignacio Allende: Domingo Allende, aita, Mexikora joan zen beste hainbat gordexolatar bezala. Bertan jaio zen orduan Ignacio Allende, militarra izan zena eta denborarekin Mexikoren independentziaren alde borrokatzen amaitu zena (XVIII. mendearen bueltan).
- Castor Andetxaga Toral: (1801-1874). Militar karlista. Carlos VII.a Erregeak "Andetxagako Kontea" titulua eman zion.
- Frantzisko Beraskola Saez de Castañiza: (1564-1598) Frantziskotarra. Florida aldean (gaur egungo Amerikako Estatu Batuetan) ibili zen misiolari, martirioan hil zuten arte.
- Juan Kastañiza Larrea: (1710-1770) Mexikon ibili zen kapitain. Carlos III.a Espainiako Erregeak "Kastañizako Markesa" titulua eman zion. Gordexolako apaizgaitegia sortu zuen.
- Eduardo Leopoldo Eskartzaga Solaun: (1884-1954). Gordexolako apaizgaitegian ikasi zuen. Elizan, postu aipagarrietara iritsi zen munduan zehar: kronolgikoki, Segovian, Portugaleten, Gasteizen, Parisen, Habanan eta Areetan.
- Juan Gordexola Palacio: Lope Sanchezen leinukoa, 1540 urte inguruan jaio zen. Tenerifera joan zen eta bertan Medina Sidonia Dukearen administratzailea izan zen, irlako erregidorea izatera ere iritisiz. Bi komentu sortu zituen uharte kanariar hartan.
- Antonio Lanzagorta Urtusaustegi: 1695an jaioa. Espainiako Errege-armadako kapitaina izan zen Mexikon bai eta Calatrava ordenako zalduna ere.
- Lope Sánchez Gordexola: Salcedoko V. Jaunaren eta Aiarako IV. Jaunaren iloba izan zen. XIV. mendearen hasieran Gordexola udalerria sortu zuen eta bertako lehen Jauna izan zen.
- Nicanor Zurikaldai Sierralta Salcedo: 1845an jaioa, olerkari handia izan zen. Lan nabarmenenen artean, hauexek daude: “Musika ikasgaia” eta “Pedro Erregearen Hamabostaldia”.